Entradas

Zaintzailea

Imagen
Lanbide guztiak desberdinak dira; batzuetan makinak behar dira, beste batzuetan erramintak... eta badira lanbide batzuk non ez den ezer fisiko berezirik behar; bertan, barnean ditugun baliabideak dira erabili beharrekoak: pazientzia, maitasuna, denbora... Lanbide askotan hauek beharrezkoak dira, eta batez ere adineko pertsonen zaintzailea zarenean. Hori izan zen Ainarak, apirilaren 3an, gure gelara etorri zen egunean kontatu ziguna. Ainara, adineko pertsonen zaintzailea da eta egunero joaten da amona edo aitona bat zaintzera. Bere lana zertan datzan kontatu zigun, hara iristen denetik joaten den arte, eta gu ere zaintzaile bihurtu ginen berak prestatutako jolas bati esker (karta batzuk sortu genituen eta hauek erabili genituen antzerkitxo batean). Primeran pasa genuen eta pila bat ikasi genuen. Eskerrik asko zure bisitarengatik, Ainara!
Todos los oficios son diferentes; en algunos las máquinas son imprescindibles, en otros las herramientas... y también los hay donde no se necesita na…

Informatikoa

Imagen
Apirilaren 1ean, David gurekin egotera etorri zen eta bere lanbidea azaldu eta erakutsi zigun. David informatikoa da eta ordenagailuen mantenimendu eta aholkularitzan egiten du lan. Bi ordenagailu mota ekarri zizkigun gelara: CPU duena eta portatila. Hauek barrutik nolakoak diren, ze piezak dituzten... ikusteko aukera izan genuen, hauek desmontatu eta "tripak" erakutsi zizkigulako (biek pieza berdinak dituzte, baina portatiletan zetxobait txikiagoak dira eta "tetris" moduan daude, denak horren espazio txikian sartu ahal izateko). Interneten erabileraren inguruan ere zenbait gauza komentatu zizkigun eta garrantzitsuena hau da: sareak aukera pila emiten dizkigu baina arriskuak ere hor daude, bera, beti heldu batekin erabili behar ditugu. Eta saioa bukatzeko, eskulan dibertigarri bat egin genuen: ziba-spinner bat, CD bat, kanika bat eta tapoi bat erabiliz. Oso ondo pasa genuen! Eskerrik asko bisitarengatik, David!
El 1 de abril, David vino a estar con nosotros y nosot…

Ileapaintzailea

Imagen
Ikusi al zenuen apilaren 1ean zen dotore atera ginen eskolatik? Guztia Maiteri esker izan zen, gure gelara etorri baitzen bere lana erakustera eta gurekin praktikan jartzera! Maite Iruñako zabalgunean dagoen ileapaindegi batean egiten du lan eta bertako bezeroei egiten dizkien gauzak azaldu eta erakutsi zizkigun (Juana Mariren laguntzarekin): metxak nola egiten diren, ilea nola lisatzen edo kizkurtzen den, ile kizkurgailuak eta erruloak nola jartzen diren... Zenbat teknika eta tresna erabiltzen dtuen!! Baina idibertigarriena bere bezeroak izatea izan zen, nahi izan genuen koloreko metxak jarri zizkigulako. Banan-banan eseriz, zer nahi genuen galdetu ostean, lanean hasi zen buru belarri eta emaitza ezin hobea izan zen. Eskerrik asko bisitarengatik, Maite!!

¿Os fijásteis lo guapos y guapas que salimos de la escuela el 1 de abril? Todo fue gracias a Maite, que vino a clase a explicarnos en qué consiste su trabajo y ¡a ponerlo en práctica! Maite trabaja como peluquera en una peluquería de…

Tronpeta irakaslea

Imagen
Musikari bikainak gara!! Hori ondorioztatu genuen Jose Mari, martxoaren 28an, gure gelara bisitan etorri zen egunean. Jose Mari, tronpetako irakaslea da musika eskola desberdinetan eta tronpeta jotzen irakatsi zigun (hastapenak). Lehendabizi, ahoa nola kokatu behar den; ondoren, nola egiten den putz (ez pentsa terraza denik!) eta azkenik, tronpeta nola hartzen den eta behatzak nola kokatzen diren . Taldeka, ekarri zituen 4-5 tronpetak jo genituen. Berak ere hainbat abesti jo zizkigun. Oso dibertigarria izan zen eta asko saiatu ginen. Hurrengo txaranga bateko partaideak izango al gara? Eskerrik asko bisitarengatik, Jose Mari!
¡Somos unas y unos músicos estupendos! Con esa sensación nos quedamos el pasado 28 de marzo, el día que vino visitarnos Jose Mari. Él es profesor de trompeta en diferentes escuelas de música y nos inició en el uso de la trompeta. Primero, nos enseñó cómo colocar los labios cerrados en la trompeta; después, cómo hay que soplar (¡no penséis que es fácil!) y por últi…

Zarata neurtzailea

Imagen
Ba al zenekiten gure gorputzak ezin duela desborra luze erabateko isiltasunean egon? Eta soinua uhinen bidez zabaltzen dela? Horrelako bitxikeriak kontatu zizkigun Nereak, martxoaren 27an gurekin egon zen goiz hartan. Nerea, Iruñako udaletxean lan egiten du eta zaratak neurtzeaz arduratzen da. Luzeera, edukiera eta pisuaren unitateak ondo ezagutzen ditugu, eta berari esker beste bat ezagutu genuen: soinua dezibelioetan neurtzen da. Berak bere lanean neurgailu berezi bat erabiltzen du eta horren antzeko bat ekarri zingen gelara, guk ikusteko eta erabiltzeko. Horri esker, zifrak nola handitzen ziren ikusi genuen, inguruan zegoen zaraten ondorioz. Gela batean oihartzunik ez egoteko erabiltzen den geruza nolakoa den erakutsi zigun eta berak sortutako kutxa batean gure ahotsa nola entzuten zen probatu genuen. Eta hori guztia gutxi balitz, 2 eskulan egin ahal izan genuen, ze dibertigarria! Fonendoskopio bat sortu genuen sukaldeko paperaren tutuarekin eta puxika batekin eta telefono bat sor…

Iturgintza eta beiragintza

Imagen
Martxoaren 25ko arratsaldean, Miriam eta Manuel gelara etorri ziren bisitan, euren lanbideak kontatzeko asmoarekin. Miriam idazkaria da iturgintzako enpresa batean eta bere lantegian saltzen dituzten produktuen inguruan aritu zen hizketan: kaldera eta berogailuek nola egiten duten beroa emateko, pieza pisutsuak mugitzeko dituzten garabiak ikusi genituen, ... eta bitxikerik politak kontatu zizkigun gainera! adibidez, Pisako dorrea zergatik dagoen okertua eta Norbegiako teilatu batzuetan belarra jarri eta ardiak igotzen dituztela hau jatera (mozteko beharriz ez izateko). Ze interesgarria!! Manuel, konponketa lanetan aritzen da  beirak egiten dituen enpresa batean. Beirak sortzeko prozesu osoa kontatu zigun, baita behar diren elementu desberdinak ere. Blindatutako kristalak nola egiten diren kontatu eta erakutsi zigun, gezurra dirudi nolakoak diren! Eta bukatzeko, eguzki energiarekin mugitzen den kotxe bat funtzionatzen erakutsi ziguten. Eskerrik asko bistarengatik, Miriam eta Manuel!
El…